Oso garrantzitsua: Administrazioarekiko komunikazio telematikoa

  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.a) artikuluak xedatzen du pertsona juridikoek administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez jarri beharko dutela harremanetan, administrazio-prozedura bateko edozein izapide egiteko.
  • Administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenek (talde politikoen administratzaileek) ere administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera derrigortuta daude, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14,2.d) artikuluaren arabera.
  • Horregatik, talde politikoaren ziurtagiri elektronikoa izan behar dute, administrazio publikoekin elektronikoki komunikatu ahal izateko. Hurrengo web orrialdean sartuz, ziurtagiri bat nola lortu kontsulta dezakezu: https://www.sede.fnmt.gob.es(Leiho berri bat ireki egingo da)
  • Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiak komunikazioak bide telematikoz bidaliko ditu, Gaitutako Helbide Elektroniko Bakarraren (DEHU) eta Herritarren Karpetaren bidez. https://sede.administracion.gob.es/carpeta/clave.htm(Leiho berri bat ireki egingo da)
  • Gainera, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusi honi talde politikoaren identifikazio fiskaleko txartelaren kopia bidali behar diote, bai eta jakinarazpenak jasotzeko harremanetarako helbide elektroniko bat ere. Informazio hori eta, dokumentuak bitarteko elektronikoen bidez igortzeko derrigortasuna dela eta, Erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko da; hurrengo bietako bat erabiliz: